Lamuza Eskolan catering zerbitzua ematen duen enpresa Errioxan menuetan zizare larbak izateagatik ikertzen ari dira

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 24a, 15:16

Lamuza Ikastetxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak kritikak indartu ditu, ikusita janari eskasa ekartzen dien enpresa ikerketapean dagoela. Serunion da konpainiaren izena.

Errioxako Hezkuntza Sailak ostiralean jakinarazi zuen ikerketa abiatu duela argitzeko nola agertu ziren erkidegoko bost ikastetxetako catering menuetan zizare larbak.

Hezkuntza zentroetan janaria prestatzen duen enpresa Serunion da, hau da, Lamuza Eskolakoa egiten duena.

Laudioko eskolako guraso elkarteak salatu du enpresa horrek euren seme-alabei ere ematen diela zerbitzua.

Polemikak bete-betean jo du Lamuza, aste honetan eskatu baitzioten Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuari esku har zezala menuen kalitate eskasagatik. Izan ere, ikasleek zein zuzendaritzak adierazi dute "ezin dela janari hori jan".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide