Datorren urrian, 13, 14 eta 15ean hain zuzen, karate izaera hartuko du Laudiok, asteburu horretan Karateko Junior-21 urtez azpiko Liga Nazionala biziko baitu.
Kirol lehiaketa Lamuza-Granja Kiroldegian egingo da ostiralean 16:00etatik 20:30era, larunbatean 08:30etik 20:30era eta igandean 08:30etik 17:00etara.
“Oso harro gaude gure udalerriak horrelako kirol-ekitaldi bat hartuko duelako. Laudiori bizia emateaz gain, kirolari bikainak dituen kirol modalitate hori balioan jarriko du”, azpimarratu du Nerea Gonzalez Kirol zinegotziak.
Asteburu horretan, Karateko Junior-21 urtez azpiko Liga Nazionalak Kumite, Kata eta Parakarate modalitateetako kirolaririk onenak bilduko ditu. Izan ere, guztira, 80 klub baino gehiagoko 937 parte-hartzaile arituko dira. Euskaditik, 11 klubek hartuko dute parte kirol txapelketan. Horrela, ostiralean, hilak 13, lehiaketa mistoa izango da eta beteranoek hartuko dute parte. Larunbatean, 14ean, 21 urtez azpiko mutilen txanda izango da eta igandean 21 urtez azpiko neskena.
Dominak egunean zehar banatuko dira, Espainiako Karate Federazioak (RFEK) eta Euskadiko Karate Federazioak zehaztutako ordu jakinetan. Txapelketa zuzenean emango da +tdp streaming bidez. Edozelan ere, zuzenean jarraitzeko sarrera librea eta doakoa izango da.