APILLek gazteei zuzendutako LB Gazte Menua kanpaina abiatu du. Horren bidez, urriaren 2tik azaroaren 30era bitartean Laudio Berrikusi aplikazioa deskargatzen duten gazteei menu bana oparituko dio merkatarien elkarteak. Pizza edo hanburgesa eta edaria izango dituzte aukeran eta abenduaren 15a baino lehen kontsumitu beharko dute saria.
Horretarako, Laudio Berrikusi aplikazioa deskargatu beharko dute urriaren 2tik azaroaren 30era bitartean, eta ostean Zumalakarregi kaleko 33. zenbakian NANa aurkeztu eta 'LB Gazte Menua' txartela jaso. Nabarmentzekoa da izakinak agortu arte 280 menu banatuko dituela Laudioko merkataritza elkarteak.
Herriko sei establezimendutan egongo da menuak dastatzeko aukera:
- Laudioko Batzokian hanburgesa eta freskagarria
- Capucci katuan hanburgesa, patata frijituak eta freskagarria
- Gorka tabernan hanburgesa, patata frijituak eta ur botilatxoa
- Iluntzen Iluntze hanburgesa, patata frijituak eta freskagarria
- Lauri Barrian hanburgesa eta freskagarria
- Laudioko Telepizzan gehienez bost osagaiko pizza ertaina eta 0,5 litroko bi botilatxo
- Txantxikun Txantxiku hanburgesa, patata frijituak eta freskagarria