'Euskaraz Bizi!' jaia ospatu da asteburuan Laudion. Ostiralean hezkuntza zentroek hartu zuten protagonismoa, tailerrak antolatu baitzituzten udalerriko hainbat txokotan.
Ondoren, karaoke ibiltaria, txokolate-jana eta euskal mitologiako buruhandiak egon ziren Herriko plazan. Film laburren lehiaketako proiektzioa eta sari banaketa egin zuten jarraian, eta trikipoteoarekin eman zioten amaiera egunari.
Larunbatean eguerdian piztu zen berriz jaia. Eguraldia lagun, kantu kalejira egon zen Herriko Plazatik abiatuta, Nafarroa kantu taldearekin. Horren ostean, dozenaka lagun bildu ziren elizako arkupeetan eginiko bazkarian. Iluntzean eman zioten amaiera egunari, dantza plazarekin eta Eromeria diskofestarekin.
Argazkiak: Ane Arauzo, Jone Cormenzana, Josu Zabala eta Aretako Guraso Elkartea