Laudioko talde eta jokalari ugarik jaso dute aitortza Espainiako Hockey Federazioaren 100. urteurrenean

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urr. 3a, 18:00

Laudioko Udalari ere aitortza berezia egin zioten larunbatean Getxon eginiko ekitaldian, urte luzez eskainitako laguntzagatik. 

Aiaraldeak protagonismo berezia izan zuen larunbatean Getxon ospatutako Espainiako Hockey Federazioaren 100. urteurren ibiltariaren zitan. Eskualdeko hainbat pertsona sairtu zituzten bertan, hockeyan eginiko ibilbideagatik. Paco Carrera, Iñaki Olaguenaga, Nuria Larrinaga, Hector Borge eta Jose Maria Sorolucek jaso zuten aitortza.

Ez ziren bakarrak izan. Eskualdeko hainbat taldek ere jaso zuten aitortza, eta euren ordezkariek bertaratu ziren saria jasotzera: Imanol Aurtenetxe (Ganbegi 6-2 H.T.ko presdenteordea), Pili Izquierdo (Hockey Laudio K.E.ko presidentea), Pako Souto eta Mertxe Arto (Satorrak H.T.ko presdentea eta zuzendaritza taldeko kidea, hurrenez hurren) eta Juanjo Garcia (Rapid APILL H.T.ko presidentea). 

Laudioko Udalari eskerrak

Horrez gain, Laudioko Udalak ere jaso zuen aitortza, urte luzez hockeyari erakutsitako babesagatik. Nerea Gonzalez kirol zinegotziak jaso zuen oroigarrioa, Santigo Deo (Espainiako Federazioaren presidentea) eta Agustin Rojoren (Euskal Hockey Federazioaren presidentea) eskutik.

Aipatutako pertsona guztiez gain, Aiaraldeko hockeyan zeresana izan duten beste hainbat lagun ere bertaratu ziren larunbateko zitara: 

  • Juan José Cuartango, Eusebio Orueta eta Javi Larrazabal (Arabako Hockey Federazioaren presidente ohiak).
  • Alfonso Tejedor (Satorrak H.T.ko idazkari nagusia). 
  • José García eta Nagore Cuartango (nazioarteko arbitro izandakoak)

Argazkiak: Hector Borge

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide