Iker Larrazabal amurrioarrak jarraitzen du urrats irmoak ematen pilota profesionalean eta larunbatean 4 1/2 Eusko Label Txapelketa jokatuko du Aretako frontoian. Berez, Baiko enpresak hautatu du hamabi hautagaien artean aritzeko.
Lehenengo partida Jakaren kontra izango da, baina kanporaketa gaindituta, final laurdeneko ligaxkan sartuko litzateke. Hor Ezkurdia izango litzateke aurkarietako bat eta balizko beste pilotarien artean Urrutikoetxea edota Salaberri egongo lirateke.
Arkaitz Eskuza ere bai
Larrazabalen presentzia gutxi izango balitz, arratsaldeak beste hitzordu interesgarria utziko du 17:15etik aurrera. Izan ere, Arkaitz Eskuza laudioarrak Alberdi izango du bere alboan eta Zubizarreta III-Morgaetxebarria bikotearekin neurtuko dituzte indarrak.
Sarrerak 25 euro balioko du, baina Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du hemen ostiralean goizean.