Sagar Egunaren edizio berri bat ospatuko dute larunbatean

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 5a, 09:54

Sagarrak izango dira protagonista nagusiak Aldai Plazako azokan. / Aiaraldea.eus

Eten luze baten ondoren, Sagar Eguna berreskuratu dute Kukutxe Elkarteko kideek. Larunbatean azoka eguna antolatuko dute, sagarrak eta sagardoak Aiaraldean utzitako ondarea berreskuratzeko asmoarekin.

Sagar Egunaren edizio berria egingo du Kukutxe Elkarteak urriaren 7an. 2019an ospatu zen azkenekoz sagarrak eta sagardoak Aiaraldean utzitako ondarea berreskuratzea xede duen festa. Aurtengo edizioak aurrekoen eskema berdina jarraituko du ere.

10:00etan hasiko dute jaia Aldai Plazako artisau eta baserritar azokaren irekierarekin. Horrekin batera, sagardoa egiteko erabilitako antzinako tresneriaren erakusketa ere egingo dute. Ordu horretan jaiaren protagonista izango diren sagarrak aurkeztu eta sagar zukua ekoizteari ekingo diote, eskuzko teknikak zein teknika mekanikoak erabiliz.

Sagar tarta gastronomi lehiaketa izango da aurtengo edizioko ekintza nagusietako bat. Parte hartu nahi duen orok 12:00etatik 12:30etara izango du tartak aurkezteko tartea. Horrez gain, haurrentzako jolasak eta sagar garrafa dastatzea ere egingo dituzte.

Sagar-jotze desafioa

Ikusmira handiena sortuko duen ekintza, ordea, sagar-jotze desafioa izango da. Bikote parte hartzaileak sagar-jotzean eta prentsatzean aritu beharko dira, ahalik eta sagar zuku gehien ekoizteko. Desafioan parte hartzeko 12:00etatik aurrera eman ahalko da izena, azoka esparruan bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide