Tokiko ekoizleen azoka, txapelketak, umeentzako jolasak eta beste hainbat jarduera egon dira gaur goizean Aldai plazan. Jarduera guztiek osagai komun bat izan dute: sagarra. Fruitu horrek Euskal Herrian eta Aiaraldean izan duen garrantzia aldarrikatzea izan da antolatzaileen (Kukutxe elkartearen) xedea. Helburu horrekin hasi ziren Sagar Eguna antolatzen, eta asmo berarekin egin dute jaiaren aurtengo edizioa.
Norgehiagokek pisu nabarmena izan dute egitarauan. Sagar tarten lehiaketa egon da alde batetik, eta sagar-jotze desafioa bestetik. Txapelketa horien sari banaketarekin amaitu dute goiza.