Zinema Feminista eta Kulturartekoaren zikloa eskainiko dute Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 9a, 10:28

Lezeaga Aretoan eskainiko dituzte filmak astelehenero. / Aiaraldea.eus

Urriko eta azaroko astelehenetan zinema feministaz eta kulturartekoaz gozatzeko aukera egongo da Wayra Elkarteak Laudioko Lezeaga Aretoan eskainiko duen zikloan. Honezkero iragarri dituzte urrian eskainiko dituzten filmak.

Urriaren 16tik hasita eta azaroaren 27ra arte, Zinema Feminista eta Kulturartekoaren zikloa hartuko du Laudiok. Wayra Elkarteak antolatuko du ekimena Emakunderen, Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko Udalaren babesarekin; eta Laia Eskolako programazioaren barruan egongo da kokatua zikloa.

Astelehenero "amatasunarekin, bikote-bizitzarekin eta erabakiak hartzearekin eta bizi-independentziarekin" erlazionatutako filmak proiektatuko dituzte Lezaga Aretoan, 18:00etatik aurrera. Filmen ostean, gainera, solasaldirako tartea eskainiko dute ikusleekin batera.

Hauek dira urriko astelehenetan ikusgai egongo diren filmak:

  • Un feliz acontecimiento (urriak16): "Haurtxo baten etorrerak izugarri aldatzen du bikote baten eguneroko bizitza, benetako kalbario bihurtuz. Film honek umorez eta samurtasunez hitz egiten du  zoriontasunaz. Horrez gain, guraso gazteek dituzten zailtasunak ere aztertzen ditu".

    • El divorcio de viviane Amsalem (urriak23): "Viviane Amsalemek, duela urte batzuetatik Elisha senarrarengandik banandua, dibortzioa lortu nahi du, gizartean baztertua ez izateko. Israelen oraindik ez dago ezkontza zibilik; erlijio-legeen arabera, senarrak bakarrik eman dezake dibortzioa. Hala ere, Elishak uko egiten dio. Vivianek Auzitegi Errabinikoaren aurrean borrokatu beharko du berak eskubidetzat jotzen duena lortzeko. Horrela, hainbat urtetako prozesu batean murgilduko da, non tragedia absurduarekin lehiatuko den eta dena zalantzan jarriko den".

    • Todos queremos lo mejor para ella (urriak 30): "Geni, 38 urteko emakumea, auto istripu izugarri bat izan ondoren, bere aurreko bizitzari heltzen saiatzen da. Ebidentzia horrek sortzen dion nahasmenduak ihes egitera bultzatuko du".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide