Erakusketa ibiltaria atondu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ‘2030 Agenda’ gazteen artean ezagutarazteko, eta Laudioko Alberto Acero plazan jarriko du urriaren 12tik 17ra bitartean, karpa baten barruan. 12:00etatik 19:00etara egongo da irekita.
Horrez gain, scape room bat ere atonduko dute kontseiluko kideek. Ekimen hori hilaren 12 eta 15ean egongo da, toki berean, 11:00etatik 14:00etara. Nabarmendu dutenez, parte hartzea “erabat doakoa” izango da. “Bertan izena emateko agenda2030@egk.eus helbidera idatzi edo besterik gabe karpara hurbildu daiteke jendea, jolaserako lekurik dagoen ikusteko”, zehaztu dute.

‘2030 Agenda Gazte Plazan’ izena jarri diote ekimenari eta xedea, arestian aipatu bezala, "jasangarritasunera begirako helburuak" gazteen artean zabaltzea izango da.
