Autoglas-Glavistaren itxiera prozesua "irregularra" dela salatu du ELAk

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urr. 12a, 18:17

Bilbon egin zuten atzo elkarretaratzea Autoglas-Glavistako langileek. / ELA Autoglas

Sindikatuak nabarmendu duenez, Parter Capital eta Guardian ez dira bertaratu 240 langileak kalean utziko dituen Enplegua Erregulatzeko Espedientearen lehen bilerara.

Atzo egin zen Autoglas-Glavistaren Enplegua Erregulatzeko Espedientearen lehen bilera. ELA sindikatuak salatu duenez, konkurtso administrazioa eta enpresa batzordea baino ez ziren bertaratu batzarrera. “Hau da, ez dira bertaratu ez Parter Capital, 2020an Autoglas erosi zuen putre funtsa, ezta Guardian multinazionala ere, Laudioko Autoglas lantegia behin betiko ixten saiatzen ari dena, eta, beraz, enpresaren egoeraren erantzule nagusia dena”, salatu du sindikatuak. 

Bi enpresa horiek espedientearen prozesuan parte hartzea eskatu zuen ELAk bileran. “Eskaera hori Gasteizko Merkataritza Arloko Epaitegian ere izapidetu da, laguntza judizial baten bidez”. Horrez gain, dokumentazio gehiago ere eskatu du sindikatuak, “konkurtsoan zehar eman ez zaiola” argudiatuta. “Epaitegiak ez du oraindik ebazpenik eman. Hori dela eta, ELAk bileran eskatu du kontsultaldia etetea, epaitegiak erabakia hartu arte. Hala ere, konkurtso administrazioak ez du onartu”.

Autoglas-Glavistako langileek, euren aldetik, elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon, Parter Capital ordezkatzen duen aholkularitzaren aurrean, “industria proiektu bat eta lanpostu guztien defentsa eskatzeko”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide