Atzo abiatu zuten Karate Liga Nazionala Laudion. Ehunka lagun bildu ziren Granja kiroldegiko kantxetako harmailetan, beteranoen eta para-karatearen norgehiagoka maratoiaz gozatzeko. Dozenaka kirolarik neurtu zituzten indarra tatamien gainean, aldi berean.
Igandera arte luzatuko da kirol topaketa. Gaur -larunbata- 21 urte azpikoen gizonezkoen liga jokatuko da, 8:30eatatik aurrera, eta finalak 17:30ean izango dira. Bihar, aldiz, Iberdrola Ligako emakumezkoen norgehiagokak izango dira, 8:30etatik eguerdira arte. Guztira, 1.000 kirolari baino gehiago arituko dira lehian asteburu osoan zehar.