ARGAZKIAK

Lagun arteko areto-futbol partida batekin aldarrikatu dute buru osasuna eskubide unibertsala dela

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urriaren 17a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Asasamek eta La Milagrosa ikastetxeko ikasleek lagunarteko futbol partida jokatu dute, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatutariko ekintzen barruan. Buru Osasunaren Aldeko IV. Ibilaldia egingo dute igandean.

Buru osasuna eskubide unibertsala dela aldarrikatu nahi izan dute gaur goizean La Granja kiroldegian Asasam elkarteko kideek eta La Milagrosa ikastetxeko ikasleek jokatu duten lagunarteko areto-futbol partidan. Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolaturiko jarduera izan da, eta ezinbesteko hitzordu bilakatu da azken urteetan.

Buru Osasunaren Aldeko IV. Ibilaldia

Dena den, Buru Osasunaren Aldeko Ibilaldi Soziala izango da Asasamek prestaturiko programaren plater nagusia. Urriaren 22an egingo dute ekimenaren IV. edizioa. 2019an martxa lehendabiziko aldiz antolatu zenetik, urtez urte arrakasta handiagoa izan du hitzorduak, eta pandemiak ere ez zuen ospakizuna eten.

Urtero bezala, aurten ere, Amurrioko Juan Urrutiatik eta Laudioko Herriko plazatik abiatuko dira zutabeak 10:00etan, Luiaondon bat egiteko. 6,5 kilometroko ibilbidea izango da orotara, Nerbioiko Parke Lineala zeharkatuz.  

Izen emateak 3 euroko kostua izango du, eta egunean bertan egin ahalko da Laudioko eta Amurrioko irteera puntuetan. Azaldu dutenez, parte hartzaile orok jasoko du saria.

Egitaraua ixteko, Maria Belen Andres psikologoak hitzaldia eskainiko du urriaren 25ean Laudioko Kultur Etxeko Arraño gelan, 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide