Txangoa prestatu du Cosecha del 48 Elkarteak Arabako Lautada ezagutzeko

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 18a, 11:00

Apirilean egindako jaiaren irudia. / Aiaraldea.eus

Aurten hainbat ekintza antolatu dituzte 1948ko belaunaldiko kideek 75 urte beteko dituztela ospatzeko, eta txango honekin amaituko da egitaraua.

Urriaren 28an Cosecha del 48 elkarteko kideek txangoa egingo dute Arabako Lautadan barrena. "Laudion askotan ez dugu gure burua arabartzat jotzen eta gehiago ezagutzen dugu Bizkaia. Hortaz, iruditu zitzaigun ideia ona irteera egitea Araba ezagutzeko", adierazi dio elkarteko kideetako batek Aiaraldea Komunikabideari.

Horretarako, urriaren 28an Laudio Institutuko autobus geltokitik abiatuko dira bidaiariak 9:00etan. Handik Estibalizera joko dute santutegia bisitatzeko eta gero Barkamenaren Atetik igaroko dira. Lehen tarte hori Juan Carlos Pinedo apaiz ohiak gidatuko du.

Ondoren, Erdi Aroko Araba elkartearekin batuko dira zenbait tokitara joateko, adibidez, Sorginetxeko Trikuharrira. Bazkaria 'El Gordo' jatetxean izango da, Aguraingo herrigunean, eta otorduaren ostean Gasteizko bidea hartuko dute.

Arabako hiriburuan 20:00ak arte egongo dira, bakoitza bere kaxara, eta 21:00etan Laudiora heltzea espero dute. Interesdunek 48 euro ordaindu beharko dituzte Laboral Kutxako ES 35 3035 0045 2304 5116 9796 kontu korrontean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide