Aste honetan Cabezón de la Sal Kantabriako herrian piztutako polemika baliatu du Laudioko kultura talde batek tokiko ondarea aldarrikatzeko.
Izan ere, Kantabriako udalerri horretan debekatu nahi dute sekuoi luzeak besarkatzea, turistek kaltetu baitituzte.
Horren aurrean, laudioarrek aldarrikatu dute Lamuza parkeko sarreran bi sekuoi luze handi daudela eta bai horiek, zein gune horretan dauden espezie anitzeko zuhaitzak besarkatzeko aukera dagoela.