Muturreko musikaren zaleek ezinbesteko zita izan dute asteburuan Laudion, Bilbao Death Fest jaialdiaren VII. edizioa egin baita Orbeko Etxean. 28 talde igo ziren guztira ostiral eta larunbatean Gardeako baserri okupatuko oholtzara, metala, grindcorea edota soinu esperimentalagoak jorratzeko.
Etxearen barruan soilik ez, kanpoan ere giro ederra egon zen, Euskal Herriko zonalde askotako zaleak bertaratu baitziren, eta disko postuak jarri zituzten gune autogestionatuko sarreran.
Argazkiak: Orbeko Etxea