Saskibaloia izan da nagusi asteburuan Laudioko Granja kiroldegian. Hego Euskal Herriko kadeteen arteko txapelketa egin dute, Sugarrak klubak eta Arabako Saskibaloi Federazioak antolatuta. Larunbatean egin zituzten finalerdiak, eta igandean finalak.
Hain zuzen, finalen arteko tartea baliatu zuten Sugarrak klubeko kideek aurtengo denboraldiko taldeak aurkezteko. Nabarmendu zutenez, ia 300 jokalarik eta entrenatzailek jantziko dute klubaren kamiseta ikasturte honetan, eskola mailatik Senior kategoriara.