Arabako Kopako finala jokatuko du Altzarratek larunbatean

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 31a, 09:47

Larunbatean 16:30ean jokatuko dute finala Altzarrate KEko jokalariek. / Aiaraldea.eus

Finalaurreko partida zail eta parekatu batean Hauskaitz Kirol Kluba menderatu ostean larunbat honetan Lakua Arriaga CDren aurka neurtuko da Altzarrate. Azken denboraldiko emaitza berdindu eta Arabako txapeldun izatea da laudioarren helburua.

Arabako Kopako finalera iritsi dira Altzarrate Kirol Elkarteko neskak, eta urte bakarrean bigarren aldiz izan daitezke Arabako txapeldun, azken denboraldiko emaitza errepikatuz. Larunbatean -azaroak 4- Lakua Arriagaren aurka neurtuko dira, 16:30ean Murgiako futbol zelaian.

Finalaurreko zaila

Finalerako bidea ez da erraza izan Altzarraterentzat. Finalerdietan Hauritz Kirol Klub gasteiztarra izan dute aurrez aurre, eta joan-etorriko bi partidak "gogorrak" izan direla aitortu du Irune Egiguren entrenatzaileak. Asteburuan Gasteizen jokatu zuten azken partida, eta norgehiagoka horretara Laudion bana berdinduta iritsi ziren bi taldeak. "Hasieratik joan ginen golaren bila, bagenekien markagailua hutsean geratuz gero finaletik kanpo geratuko ginela".

Hainbeste borrokatutako gola, ordea, ez zen berehala iritsi. Partidaren 75. minutuan jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Altzarrate, baina horrek ez zuen laudioarren ahalegina eten, eta norgehiagoka amaitzeko hamar minuturen faltan gola sartzea lortu zuten, penalti bidez; birtualki finalean ziren. Hauskaitzek errealitatera bueltatu zituen Altzarrateko neskak; partida amaitzeko minutu baten faltan gola sartu zuten aurkariek. Tentsio handiko minutuak izan zirela azaldu du Egigurenek, hainbat jokalarik eta Hauskaitzeko entrenatzaileak txartel gorria jaso zuten.

Penaltietan ebatzi zen finala nork jokatuko. Altzarratek ez zuen hutsik egin lehenengo tandan; Hauskitzek, ordea, bai. Penaltietan egindako hutsegite horrek finalean jarri ditu neska laudioarrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide