Aretako familiek beldurra, gozokiak eta musika uztartu zituzten Gau Beltza ospatzeko

Erredakzioa 2023ko aza. 2a, 11:15

Aretako Familiak taldeak arratsalde eta gau bizia antolatu zuen asteartean Gau Beltza ospatzeko: ipuinak, Xanduli Manduli mapa, disko dantza...

Aretako Familiak taldeak ekintza mordoa antolatu zuen asteartean Gau Beltza ospatzeko. "Aretako eskolan, Aretako emakumeak taldea antolatuta, Lolaren bizikleta publiko guztientzako abentura barregarrian oinarritutako tailerra izan genuen. Hiru egileetako batekin, Albarekin, arratsaldea partekatzeko plazerra izan genuen. Alba Barbé i Serra gizarte hezitzailea eta antropologian doktorea da. Hezkidetzan, material pedagogikoen sorreran eta genero indarkeria desagerrarazteko ekintzetan aditua da. Cosquillas eta Siren's Tail ipuinen egilekidea da, eta horien artean Gaudi sarietarako izendatutako film labur bat egin du. Albak, oso tailer interesgarri baten bitartez, haurtzaroan edozein tratu txar antzemateko hainbat gako eman zizkigun", azaldu dute gurasoek.

Gero tailerrak eta disko dantza izan zituzten, baina berritasun nagusia Xanduli Manduli mapa izan zen: "Gozokiak eskaintzeko eta parte hartzeko prest zeuden saltoki guztiekin (ileapaindegia, farmazia, tabernak, dendak...) mapa osatu genuen. Taldeak antolatu eta mapari jarraituz ibilbideari ekin genion "Xanduli manduli kirrikiki emon gozokiak guri" esanez. Kultur etxean pintxoak eta edariak egon ziren. Beti bezala, azpimarratu behar da Aretako familia guztien parte hartze handia, inplikazioa eta umore ona. Oso giro polita osatu genuen guztion artean. Aretako saltoki guztiei ere eskerrak eman nahi diegu Aretan prestatzen ditugun ekintza guztietan beti parte hartzeko prest daudelako".

Argazkiak: Aretako Familiak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide