2023/12/17 18:00

Antzerkia

Arte Hartze Zikloa: 'eMcumeak'

Arte Hartze Zikloa: 'eMcumeak'
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Emakume sortzaileen 'mcdonalizazioa' agerian uzten duen satira musikala. Aktoreak: Itxaso Paya eta Maria Rivero. Zuzendaria: Olatz Beobide.

Getxoko Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren hirugarren edizioan hautatutako proiektua da eMcumeak eta euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea du helburu, baita kultur sektoreko androzentrismoa agerian jarri ere.

Iraganeko zein orainaldiko euskal emakume sortzaileen izenak eta izanak mahai gainean jarriko ditu antzezlanak, umore eta hitz-joko bitartez, gastronomiari lotutako jolasak bitartean. Antzezleak taulara igo orduko, publikoa janari lasterreko jatetxe famatu baten atmosferan murgilduko da.

Prezioa: 10 euro. Erosi sarrera hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide