Duela urtebete zabaldu zituen ateak Laudioko rokodromoak, Haitzetan Gora Mendi taldearen ekimenari esker. Larunbatean Laudioko I. txapelketa antolatu zuten, eta azken hilabeteetako lanaren fruituak bildu zituzten.
Goizetik arratsaldera jendez lepo egon zen kirol instalazioa. Goizean haurren txapelketa antolatu zuten, sortzen ari diren eskalada eskolaren erakusgarri. Arratsaldean, berriz, eskarmentua hartutako eskalatzaileen txanda izan zen. Parte hartzaileek maila-altuko txapelketa eskaini zieten bertaratutako ikusle guztiei.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Haitzetan Gora Mendi Taldea