Udalak bilera irekia deitu du Abastos Plaza eraberritzeko proiektua hobetzeko proposamenak jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2023ko aza. 8a, 15:30

Udalak eraberritze-proiektua, baita izan ditzakeen aldaketak, plazako merkatariekin, bai eta tokiko lehen sektorearekin ere, kontrastatuko ditu herritar guztiei irekitako bilera batean. Bilera hilaren 17an izango da, 20:00etan, Herriko Plazako Erabilera Anitzeko aretoan.

Datorren asteazkenean, azaroak 17, 20:00etan, Laudioko Udalak bilera irekia deitu du Herriko Plazako Erabilera Anitzeko aretoan, Abastos Plazaren eraberritzeko proiektuan sartu beharreko hobekuntzak aztertzeko.

Gobernu Taldeak urrian iragarri zuen bezala, obrei funts propioekin ekingo zaie, proiektua finantzatzeko formula berriak bilatzeari uko egin gabe, eta hasierako proiektuak aurreikusten ez zituen elementu historiko batzuk kontserbatuko dira.

Behin baserritarrek okupatu zuten lekua ere berreskuratu nahi du proiektuaren proposamenak. Horregatik guztiagatik, herritar guztiak, merkatariak eta lehen sektorea gonbidatu nahi dira topaketan parte hartzera.

Proiektuaren hobekuntzen lehen zirriborroa aurkezteaz gain, bertaratzen den jendearen ekarpenak ere jasoko dira. "Pena da horrelako ekimenak alarmismoa elikatzeko erabili izana, proiektua benetan nola garatu den islatzen ez duten informazioak zabalduz. Gobernu taldetik berresten dugu proiektu honekin konprometituta gaudela, Laudiorako ezinbestekotzat jotzen dugu, inguruaren hiri-berroneratzea eta balioa ematea bilatzen duelako "adierazi du Ainize Gastaka alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide