Motor ibilaldia egingo dute udaberrian eta abenduaren 12an elkartuko dira prestatzeko

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 9a, 15:50

Egitasmoaren sustatzaileak. / Aiaraldea.eus

Aspaldi egiten zen ibilbidea berreskuratu nahi dute eta antolakuntzan aritu nahi duen jendeari bilera eta bazkaria egiteko deia zabaldu diote abenduaren 12an.

Laudioko Igandean Bidatza motor taldeak eta inguruko beste batzuek ibilaldi turistikoa egin nahi dute 2024ko udaberriko igande batean. Berez, ideia ez da guztiz originala, aspaldi horrelako egitasmoa antolatzen baitzen.

Motorzaleen asmoa da Laudion hastea, eta Okondo, Arespalditza, Artziniega (han geldialdi bat eginez alde zaharra ezagutzeko), eta Aiara zeharkatzea. Kexaan hamaiketakoa egingo dute gero eta Maroñora joko dute, gero Belandiako errepidea hartzeko. Urduñan beste geldialdia egingo dute eta 14:00etan Laudion egongo dira.

Antolatzaileek informazioa banatuko dute eskualdetik kanpo datorren jendearentzat: "Gure helburua da Bizkaiko eta inguruko motorzaleei gonbidatzea", nabarmendu dute.

Abenduaren 12an bazkaria

Hori guzti hori antolatzeko, lehenik eta behin, batzordea osatu nahi dute. Horretarako hurrengo urratsa izango da abenduaren 12an elkartzea. Araba Garagardotegian batuko dira eta Haitzulo Barrira joango dira gero. Bazkaria egingo dute 14:30ean. Interesdunek izena eman beharko dute 658 734 862 edo 630 493 431 telefono zenbakietan.

Batzorde horretan parte hartzeko ez da beharrezkoa motor klub batean egotea, sustatzaileek adierazi dutenez.

Bide batez, antolatzaileek minutuko isilunea egin dute gaur, Patxo Pozoren oroimenez, aste honetan zendu baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide