Aurten, Laudion, laudioar batek piztuko ditu Gabonetako argiak. Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 18:00etan, Herriko Plazan. Izena eman eta zorteaprobatu nahi dutenek datorren astelehenean, azaroak 13, hasi eta 26ra arte egin ahal izango dute. Horretarako, hiru postontzi fisiko jarriko dira udaletxean, kiroldegian eta liburutegian, eta posta elektroniko bat: herrieguberriargiak@laudio.eus.
Egun honetarako diseinatutako jarduerak ordu erdi lehenago hasiko dira, zehazki 17:30ean, haurrentzako festa batekin.