Obra ez dago erabat bukatuta, baina publikoaren aurrean antzeztera animatuko dira Metrokoadroka sormen laborategiko kideak. Sortze prozesuaren une aurreratuan daukate antzezlana, ia prest. Publikoarekin solasaldirako irekiko den espazioa "oso interesgarria izango da", esan digutenez.
Izan ere, Arte Hartze Zikloan, ikuskizunak amaitu eta gero aukera egoten da sortzaileekin hitz egiteko, eta ederrak izan dira une horiek orain arteko emanaldietan, publikoak hainbat galdera eta ekarpen egiten baititu oholtzan ikusitakoaz: nola izan zen sortze-prozesua, zer eragin dien, zer sentsazio geratu zaien...
FOREVER eta PANPINA HAUTSIEN DANTZA
Metrokoadrokaren antzezlana igande honetako plater nagusia izango da, baina, aurretik, beste bi pieza ikusteko aukera edukiko dugu.
Batetik, Maite Aizpurua eta Mejillon Tigre Forever antzezlan piezaren dramaturgia testua idazten ari dira, Faktoriaren sormen bekari esker. Zatitxo bat irakurriko digute, aurrerapen gisa.
Idoia Hernandez 'Hatxe' pianojoleak kontzertu labur bat eskainiko digu aurretik, Panpina Hautsien Dantza. Agertokitik kanpo kokatuko ditu pianoa eta casio-tonea, bere proiektu musikala errezitatzeko: emakumeengan ezarritako etiketak berrinterpretatzea, doinuen eta hitzen bidez.
ARTE HARTZE ZIKLOA
AZAROAK 19 IGANDEA
18:00 - 20:00 Kultur Faktorian
18:00 Panpina Hautsien Dantza
/ piano kontzertua - Idoia Hernandez Hatxe
+ Forever, dramaturgia testuaren aurrerapen irakurketa
19:00 Artxibo Biluzia
/ antzezlana - Metrokoadroka sormen laborategia
19:50 solasaldia artistekin
SARRERA 10€ * ikasle eta langabeek 7€
EGITARAU OSOA · labur.eus/artehartzezikloa
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!