Euro Millones zozketako milioi bat euroko saria egokitu zaio Laudioko El Crucero loteria administrazioko bezero bati. Atzo bertan egin zen zozketa, eta establezimenduko langileek pozez jaso dute albistea.
Ez da sari potolo bat banatzen duten lehenengo aldia; 2022ko ekainean ia lau milioi banatu zituzten Espainiako Loteriako lehenengo saria bertan saldu ostean. "Laudio zorteak jota dagoela" aitortu diote administrazioko arduradunek Aiaraldea Komunikabideari, eta datozen zozketetan ere sari gehiago banatzeko ilusioa daukate.