Ugarteko jaiak aspaldi igaro baziren ere, auzoko jai batzordeak herritarrak beste behin batzeko egitaraua prestatu zuen larunbatean. Goizetik hasita, makina bat jarduera antolatu zituzten. Herri bazkariak izan zuen harrerarik beroena, eta ehundik gora lagun elkartu ziren Ugarteko Plazan, eguraldia lagun. Bingo musikatuarekin eta JotaKe erromeriarekin luzatu zuten arratsaldea.
Argazkiak: Ugarteko Jai Batzordea