Portugaleten jokatu dute Euskadiko Karate Txapelketa eta Laudioko kirolariek emaitza positiboak lortu dituzte. Hain zuzen, Nuria Bañosek bigarren postua eskuratu du Junior kategorian eta Amaia Gordonek hirugarren postua bereganatu du 21 urte azpikoen artean. Biak nabarmendu dira kumite diziplinan, hau da, borrokan.
Laudioko klubak azpimarratu du bi kirolariak zazpi urte dituztenetik aritzen direla karatean, nahiz eta Gordonek zenbait urtez utzi zuen. Portugaletekoa euren lehen txapelketa izan da eta, ondorioz, espero dute lorpen gehiagoren protagonista izatea etorkizunean.
Horrez gain, otsailean gerriko beltza eskuratzeko azterketetan parte hartuko dute bi laudioarrek.