Barquín y Otxoa enpresak erosi du LIDL multinazionalak utzitako pabilioia

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 22a, 19:00

Laudion zuen pabilioia txikiegia zela erabaki zuen LIDLek 2019an. / Aiaraldea.eus

LIDLek Laudion zuen biltegia 2021ean utzi ondoren, uztailean saldu zion Barquín y Otxoa garraio enpresari.

LIDL enpresa multinazional alemaniarrak 2021ean utzi zuen Laudio Langraitz Okan duen biltegi berrian -askoz handiagoa- zentratzeko bere jarduera ekonomiko eta, bereziki, logistikoak.

Ia bi urtez hutsik egon ondoren, enpresak uztailean saldu zion Gardeako pabiloia Barquín y Otxoa garraio konpainiari. Azken enpresa horrek 20 urte ditu eta Ortuellan, Gasteizen eta Kantabrian dauzka azpiegiturak. Horiek eta Laudiokoa baliatzen dituzte Barquín y Otxoan hozkailuak dituzten 120 kamioirekin lan egiteko.

2019an abiatutako prozesua burutzea

Salmenta horrekin LIDLek guztiz utzi du Laudio. 2019an ekin zion horri. Lehenik eta behink Langraitz Okako Los Llanos poligonoan erosi zuen orubea eta gero 36.000 metro karratuko biltegia eraiki zuen bertan.

2021eko urriaren 17an joan ziren Aiaraldean zeuden 200 langileak Langraitzera.

Prozesua sindikatuekin negoziatuta garatu zuen LIDLek eta, ondorioz, behargin gehienek mantendu zuten lanpostua. Gutxi batzuek, ordea, lana utzi zuten borondatez eta baten batek ardura aldaketa eskatu zuen, dendetan beharrean aritzeko. "Hala ere, langile batek, dendan hasi eta gero, Laudiora itzultzea erabaki du", azaldu zuen LAB sindikatuak.

Langile erakundeek negoziatu zuten beste puntu garrantzitsua izan zen autobusarena. Hala, garraio hori eskaintzen du enpresak Laudiotik Langraitzera egunero joateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide