Atletez gainezka egongo da Laudio Atlestimo Klubak antolatzen duen Laudioko Ibar Krosaren XXXVIII. edizioa. Izan ere, kategoria anitzeko 710 lasterkarik eman dute izena.
9:50etik eguerdira arte beteko dute Ellakuriko Kirolgunea parte hartzaileek eta irteera hartzen joango dira euren kategoriaren arabera. Atleta paralinpikoentzako eta federatu gabekoentzako tokia ere egongo da eta 2016tik aurrera jaiotakoek ere jolas festa izango dute 12:05ean.
Aintzat hartu beharra dago kategoria bakoitzak luzera ezberdineko ibilbidea bete beharko duela.

Horri lotuta, igandean, printzipioz, eguraldi hotza baino lehorra espero dute. Hori bai, ikusteke dago ostiralean aurreikusitako eurien eragina zein izango den, lokatza egonez gero, ibilbidearen zenbait aldapa erronka oso teknikoak bilakatzen baitira.