2023/12/01 11:00 - 19:00

Ekitaldia

Euskararen gorazarrea

Euskararen gorazarrea
Laudio

11:00 // Euskararen gorazarrea. Herriko Plazan Laudioko ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleek eta alderdi politikoetako ordezkariek egindako adierazpena.
Bestalde Maialen Solaun laudioarrak parte hartuko du, abenduaren 3a ere Aniztasun Funtzionalaren Eguna delako.

11:30 // Jarraian, Merkataritza eta Euskara sarien banaketa LUR eta OLYMPUS dendei.
17:00-19:00 // Umeentzako jolas eta tailerrak. Herriko Plazan (Aldai plazan eguraldi txarrik balego). Basalarrina Kultura Elkarteak antolatua.
18:00-19:00 // Berbodromoa, parte hartu nahi dutenentzat. Herriko Plazan. Basalarrina Kultura Elkarteak antolatua.
19:00 // Bertso saioa. Kasinoan.
1. Maialen Lujanbio
2. Amets Arzallus
3. Aitor Mediluze
4. Alaia Martin
Gai-jartzailea: Izar Mendiguren

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide