Urteroko dinamikari jarraiki, Flamenko Jaialdia eskaini zuen atzo Laudioko Andaluziar Etxeak. Sona handiko bi musikari igo ziren Lamuza parkeko Kasinoko oholtzara: Miguel de Tena abeslaria eta Antonio Caceres gitarrista.
Andaluziar Etxeko kideek Miguel de Tenaren ibilbidea goraipatu zuten emanaldiaren hasiera. Antonio Caceresi buruz, aldiz, nabarmendu zuten familiako kidea bilakatu dela, hainbat aldiz jo baitu Andaluziar Etxearentzat.