Kultur sorkuntza Aiaraldean

Matxismoari eta gizontasunari barre, Oihala Zabaltzenen eskutik

Txabi Alvarado Bañares 2023ko aza. 27a, 11:00

Komedia propioa taularatu zuen Laudioko antzerki taldeak iragan asteartean, Solastiar elkartearekin elkarlanean. 

Pelikula edo antzezlan ezagunen bertsioak taularatu ohi dituzte Oihala Zabaltzen taldeko kideek, baina salbuespen berezia egin zuten iragan asteartean. Komedia propioa aurkeztu zuen Laudioko antzerki amateur taldeak, Solastiar emakume elkartearekin batera antolatutako emanaldi bikoitzean. 

Azaroaren 25eko egitarauaren barruan antolatu zuten jarduera. Hori dela eta, indarkeria matxistaren aurkako perfomance laburra hezur-haragitu zuten lehenbizi. Ondoren, tonoa erabat aldatu zuten, El dilema de Paco Pepe antzerki obrara igaroz.

Komedia bat izan arren, matxismoa eta gizontasuna bezalako gaiak ere izan zituen hizpide obrak. Paco Peperen istorioa kontatu zuten Oihala Zabaltzeneko kideek. Bere emaztearekin batera egiten du lan Paco Pepek, enpresa berean. Lanpostu bera dute, baina Paco Pepek soldata eta baldintza hobeak ditu, bere emazteak gaitasun eta ikasketa gehiago izan arren. Halako batean, enpresako buruak biak deituko ditu bilera batera, eta Paco Pepe ziur dago postuz igoko dutela. 

Arrakasta nabarmena izan zuen obrak. Laudioko Lamuza parkeko Kasinoa bi pasetan bete zen, eta Solastiarreko kideek kafea eskaini zuten bi saioen artean.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide