Beste urte batez, arrakasta nabarmena izan du Laudioko Ibar Krosak. Eguraldia lagun izan dute korrikalariek, eta zorte handia izan da hori, aldapak ez direlako gehiegi lokaztu eta, ondorioz, beste batzuetan egon ohi diren erorketa eta labainkadak ekidin direlako.
Goizeko 9:50ean abiatu dira lehen korrikalariak, eta etenik gabe aritu dira Ellakuriko pistetan zein igerilekuetako zelaietan barrena. Orotara, 12 lasterketa egin dira goiz osoan zehar, eta adin guztietako kirolariak aritu dira lehian, Haurretatik 55 urtetik gorakoetara.
Hemen ikusi daitezke eskola kiroleko, kirol egokituko eta lasterketa herrikoieko sailkapen guztiak, eta hemen gainontzekoak.