Greba Feminista Orokorrak Laudioko kaleetan jo du goia. Goizean goizetik pikete feministek eskualdeko industriaguneak eta herri nagusiak blokeatu ostean, Laudion elkartu dira ehunka lagun "zaintza sistema publikoa" aldarrikatzeko.
Herriko plazatik euripean abiatu da mobilizazioa. Ibilbidean zehar "zaintza negozio" bilakatu duten erakundeak seinalatu dituzte, bai eta zaintza eskubide kolektiboa dela aldarrikatu ere. Nagusien egoitzatik igarotzean, bertako zerbitzu-minimoetako langileen txaloak jaso dituzte manifestariek.
Mobilizazio amaierako ekitaldian, mugimendu feministak 2018tik hona zaintzak erdigunean jartzeko egindako prozesu kolektiboa jarri dute balioan. Izan ere 2018 eta 2019ko Greba Feministetan du gaurko lanuzteak ernamuina.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte