Igandean jokatutako Aiaraldeko derbiak kirol biktimak utzi ditu Ellakurin. Izan ere, Amurrio Clubaren garaipenak sakondu du laudioarren emaitzen krisialdian (hamaikagarren porrota izan da, eta azken sailkatua lau puntura dute) eta horrek aldaketak ekarri ditu entrenatzaileen artean.
Gauzak horrela, CD Laudiok erabaki du, David Lararekin eta Mikel Zabalondorekin batera, eurek alde batera egitea eta Ander Rodriguez eta Gorka Martinezi entrenatzeko ardurak ematea.
CD Laudiok adierazi du pozik egon dela Lara eta Zabalondoren lanarekin, baina garaipenak lortu ez dituztela ikusita, Rodriguez eta Martinezi eman diete aukera.
Entrenatzaile berriak CD Laudioko jokalariak izan dira eta Ellakurira heldu baino lehen, CD Ugaoko gazteak, CD Orduña eta CD San Prudencio entrenatu dituzte. Azken bi klub horiekin kategoria igoerak eskuratu zituzten gainera.