Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo Laudioko Aldai plazan. Lehenik eta behin, herriko ikastetxeko zenbait gaztek euren mezuak zabaldu zituzten.
Gero, udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala irakurri zuten: EH Bilduk, EAJk, Omniak eta PSE-EEk.
Testuak salatu zuen epaileen oldarraldia euskararen kontra eta, bide batez, aldarrikatu zuten batasun eta adostasun politikoa beharrezkoa dela euskararen alde. Halaber, hizkuntza egunerokotasunean erabiltzeko behar den konpromisoa aipatu zuten.
Horren ostean, Maialen Solaunek hartu zuen hitza eta braillez idatzitako testua irakurri zuen, Aniztasun Funtzionalaren Naziorteko Eguna ere batu baitzuten ekitaldira.
Azkenik, Lur eta Olimpus denden arduradunak aitortu zituzten, euskararen erabilera merkataritzan sustatzeagatik.
Argazkiak: Laudioko Udala