Abenduaren 12an, asteartean, Vilma Vaqueranok, Salvadorreko Bakearen aldeko Emakumeen Erakundeko (ORMUSA) ordezkariak, hitzaldia eskainiko du Lezeaga
Aretoan (18:00etan) laudioarrak El Salvadorreko emakumeek jasaten dituzten genero indarkeriez sentsibilizatzeko. Bakerako Lankidetza Batzarreak (BLB) Udalarekin elkarlanean antolatutako topaketan, Vilma Vaqueranok Erdialdeko Amerikako herrialde defendatzaileen ahotsak, borrokak, erresistentziak eta
jarduerak partekatuko ditu. Horrez gain, Vaqueranok Arabako Foru Aldundiak Zacatecoluca Salvadorreko udalerrian finantzatutako hiru urteko proiektuaren berri emango du, "Berdintasuna eta genero-indarkeriarik gabeko bizitza sustatzea" proiektuarena alegia.
Proiektu honen bitartez gaitasun instituzionala eta komunitarioa sendotzen lagundu nahi da, eta emakumeen antolamendu-baldintzak indartu ere.
Horretarako, genero-indarkeriaren prebentzioa eta arreta azpimarratu nahi da 3 ardatzen bidez: genero-indarkeriaren prebentzioko sektorearteko sarea indartzea, UNIMUJERen lana babesteko; Zacatecolucako Alkatetzak eskaintzen dituen gaitasunak eta zerbitzuak bultzatzea biktimei arreta emateko eta indarkeria prebenitzeko, berdintasuna sustatuz; eta AMUVIZen gizarte-sarea eta alkatetzarekin hitz egiteko guneak sustatzea.
VILMA VAQUERANO
ORMUSA erakunde feministak ia 40 urteko esperientzia du emakumeentzat indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidearen defentsan. Vilma Vaquerano, bestalde, garapenerako komunikazioan aditua da, genero-ikuspegiarekin eta intersekzionalarekin; eta emakumeentzako indarkeriarik eta diskriminaziorik
gabeko bizitza baterako, auzitegiko psikologian eta biktimentzako arretan espezializatua da. Horrez gain, 27 urteko esperientzia du emakumeen eskubideei, LGTBI biztanleriari eta haur/nerabeei buruzko behatoki tematikoak diseinatzen eta eguneratzen. Ikerketak garatzen, informazio-kanpainak diseinatzen eta egiten eta giza eskubideei buruzko lan-koadernoetan ere parte hartu du.