Harrera egin diote gaur Laudion Vilma Vaqueranori, Laudioko Udaleko ordezkari politiko zein teknikoek, herriko Mugimendu Feministako kideek zein nazioarteko garapenean aritzen diren lagunek. El Zacatecoluca udalerrian ari da lanean ekintzaile salvadortarra, Arabako Foru Aldundiak finantzatutako "Berdintasuna eta genero-indarkeriarik gabeko bizitza sustatzea" proiektuaren bidez.
Ekintzaileak genero indarkeriaren esparruan eragiten du eta, udaletxera joan baino lehen, Laudio Institutuko ikasleekin batu da bere jarduerari, emakumeen egoerari eta El Salvadorreko egoera politiko zein sozialari buruz mintzatzeko.
Arratsaldeko seietan, aldiz, El Salvadorreko emakumeek jasaten dituzten genero indarkeriez sentsibilizatzeko hitzaldia eskainiko du Lezeaga Aretoan. Bakerako Lankidetza Batzarrea (BLB) gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du topaketa, Udalarekin elkarlanean.