Bonoak, erakusleiho ginkana eta Olentzero eta Maridomingiren deiak prestatu ditu Apill-ek Gabonak girotzeko

Txabi Alvarado Bañares 2023ko abe. 12a, 18:58

Aiarako Erakusleiho lehiaketako sariekin batera banatuko dituzte Laudiokoak ere.

Berrikuntza ugari txertatu ditu merkatari eta ostalarien elkarteak bere ohiko ekimenetan, tokiko kontsumoa sustatzeko. 

Ate joka daude Gabonak, eta Apill-ek motorrak berotzeari ekin dio data horiei begira, kontsumoa nabarmen igoko dela aurreikusita. Tokiko mertakari eta ostalarien elkarteak hainbat jarduera prestatu ditu jendea Laudioko denda eta tabernetan kontsumitzera animatu dadin. 

Jarduera horietako bat aurrera eramateko Olentzero eta Maridomingiren laguntza izango du Apill-ek. Bi pertsonaia horiek Laudioko haurren etxeetara telefonoz deitzen arituko dira abenduaren 23ra arte. Urrats hauek jarraitu behar dira euren deia jasotzeko: herriko establezimenduetatik eskaera txartela hartu, bete eta Apillen egoitzako buzoian (Zumalakarregi, 33) uztea, abenduaren 19a baino lehen. 

Horrez gain, erakusleiho txapelketaren XXX. edizioa ere antolatu du Apill-ek, 18 saltokiren parte hartzearekin. Berrikuntza bat txertatu dute aurtengo ekimenean, bi modu egongo baitira erakusleihoan balorazioan parte hartzeko. Alde batetik, ohiko modua egongo da: pertsona bakoitzak bere erakusleiho gogokoena bozkatzea. Baina, bestetik, Erakusleihoen Ginkana ere egin ahalko dute herritarrek. Sari zozkatuko dituzte bi modalitatetan ekarpena egiten duten herritarren artean, Laudio Berrikusi aplikazioaren bidez. Apill-en webgunean topatu daitezke ekimen horietan parte hartzeko jarraibide zehatzak. 

Horrez gain, Apill-ek epaimahai tekniko bat ere osatuko du, erakusleiho-apaintzaile profesionalekin. 

Denda hauek parte hartuko dute aurtengo lehiaketan:

  • Aldama Arrandegia
  • Calzados Roiz 
  • Can Can
  • Charol
  • Ez&Bai
  • Irrintzi Euskal Jantzi Denda
  • Jana Ileapandegia
  • La Casa De Resa
  • Lur Natur Denda 
  • Monai
  • Nina Life Styling
  • Olympus Kirol Denda
  • Óptica Luyando
  • Perfumería Irusta
  • Perfumería Nahikari 
  • Tapicería Juan
  • Trece 13
  • Tximeleta Boutique

Aurreratu dutenez, Arespalditzan egingo dute sari banaketa, Aiarako Erakusleiho Lehiaketaren X. ediziokoarekin batera. 

Gabonetako 320 bono

Hirugarren ekimena zuzenean egongo da bideratutako tokiko kontsumoa sustatzera. Gabonetako 320 bono jarri ditu eskura, hemen. Txartel horiek 20 euro balioko dute, baina 30 euroko erosketak egiteko balioko dute, abenduaren 29ra arte. 

Denda hauetan baliatu ahalko dira bono horiek: 

  • Can Can
  • Charol
  • Distira Fotógrafos
  • Ez&Bai
  • Gorobel Kirol Gunea
  • Karam Calzados
  • Kotoi Lenc. Moda Infantil
  • Lur Naturdenda
  • Migola
  • Nina Life Styling
  • Olympus Kirol Denda
  • Perfumería Elei
  • Perfumeria Irusta
  • Sever Calzados
  • Tximeleta
  • Unan Jantzi Levi's

2024ko egutegia

Aipatutako hiru ekimenez gain, Apill-ek jakinarazi du 2024rako egutegiak prestatu dituela, eta Laudioko establezimenduetatik banatzeari ekingo diola. Aurreratu dutenez, herrian dauden feria eta jardueren argazkiekin atondu dute egutegia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide