Pasa den ostirala egun zoriontsua izan zen Sofia Vargasentzat, APILL elkarteak zozkatutako 1.000 euroko bonoa eskuratu baitzuen. Diru kopuru hori tokiko establezimenduetan erabiltzeko da eta beste 500 euro gehiago ere banatu zituzten xede berarekin. Kasu horretan, 200 euro Ines de Luis Otaolarentzat izan ziren, eta 100 euroko bono bana jaso zuten J. Antonio Molinillok, Montse Gomezek eta Beatriz Carrerok.
Lehen saria Laudio Berrikusi Aplikazioan igotako 5.936 tiketen artean hautatu zuten eta besteak, aldiz, Laudioko erakusleihoen ginkanan parte hartu zutenen artean.
Laudio Berrikusi Aktibatu kanpainaren barruan gauzatu dituzte zozketa hauek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.