Hiru astez Gabonetako argirik gabe egon ziren Laudioko Baias kalean. Hango negozioetako batek Aiaraldea Komunikabideari berretsi dionez, abenduaren 1ean piztu zituzten argiak herrian, baina hori baino lehen norbaitek, eta guztiz ezezagunak diren arrazoiengatik, kableak moztu zituen.
Azkenean, Udalak konpondu zituen abenduaren 23an eta Udaltzaingoak ere tokia ikuskatu zuen. Egungo instalazioa ez dago eskura, inork berriro kableak mozteko aukerarik izan ez dezan.