Udalak azaroan abian jarritako dantzaldiak, zuzeneko musikarekin, 2024an jarraituko dute. Jarduera herriko adinekoei eta parte hartu nahi duten guztiei zuzenduta dago, asmoa aisialdirako gune osasuntsu eta aktibo bat eskaintzea baita. Dantzaldiak asteartero egingo dira Lamuza parkeko Kasinoan, 19:00etatik 21:00etara. Eta lehenengo saioa datorren asteartean izango da, urtarrilak 16.
Gainera, aurten, dantzaldiak Aldai plazara aterako dira udako hilabeteetan; ekainean, uztailean, irailean eta urrian. Abuztuan programa bertan behera
geratuko da oporrengatik. "Dantzaldiak kalera ateratara herria animatuko dugu, eta eguraldi txarra egon arren pertsonak estalita egongo direla ziurtatzen dugu", adierazi du Nerea González Adinekoentzako Politika Aktiboko zinegotziak.
Iaz bezala, sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte (gehienez 106 pertsona). Dantzatzera animatu nahi duten laudioarrek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango.