Gaur gaueko 03:00ak aldera Ertzaintzak 31 urteko gizonezkoa atxilotu du Laudion 200 gramo kokaina baino gehiago edukitzeagatik.
Ohiko trafiko kontrol batean izan da gertakaria eta, poliziak adierazi duenez, bi lagun zeuden ibilgailuan: "Horietako batek, ibilgailutik jaistean, poltsa susmagarri bat utzi du atzeko eserlekuan eta agente batek jaso eta substantzia estupefazientea zela egiaztatu du, zehazki kokaina".
Droga kopurua atzeman ez ezik, 1.300 euro ere aurkitu dituzte billeteetan eta agenteek zalantzan jarri dute diru horren jatorria.
Gauzak horrela, atxilotua komisaldegian dago eginbideak amaitu arte eta gero epaitegira eramango du Ertzaintzak.