SOSLAIA

Patxi gogoan, garaipenera arte!

Patxiren lagunak 2024ko urt. 17a, 15:00

Sortu alderdiak Patxi Ordoñez Medinaren omenez argitaratutako kartela. / Sortu Aiaraldea

Patxi parrandazale peto-petoa zen, despistatu aurpegikoa eta begirada trufarikoa, baina oso bizkorra. Bere jakin-mina eta lurralde honekiko maitasuna Aziak dantza taldera eta Goikogane mendi taldera eraman zuen gazte-gaztetatik. Lanbide Heziketako eskolan zegoela, mugimendu antinuklearraren eta langile-mugimenduaren deialdietan parte hartzen hasi zen (Laudioko Aceroseko grebak eta abar). 

Denborak aurrera egin ahala, mundua eta gizartea aldatu nahi zituen, errepresioaren aurkako mugimenduan eta euskal preso politikoen aldeko mugimenduan inplikatu eta militatzen hasi zen, Amnistiaren Aldeko Batzordeetan. Ez zuen inoiz musikarekiko maitasuna alde batera utzi eta Aziak dantza taldearen fanfarrearen sorreran parte hartu zuen, saxofoia jotzen. Urte oso errepresiboak ziren Euskal Herrian, eta 1986ko urtarrilean beste lankide batzuekin atxilotu zuten, Espainiako 4 espetxetatik igaro zen (Carabanchel, Alcalá-Meco, Herrera de la Mancha eta Langraitz) eta 3 urte inguru eman zituen preso.

Kartzelatik irtetean, HBko eta HASIko militantzia politikoan jarraitu zuen. Denborak aurrera egin ahala, bigarren lerro politikora pasa zen, baina beti argi izan zuen nor zen, nondik zetorren eta Euskal Herri aske baten alde borrokatzen jarraituko zuela. 

Garaipenera arte beti, lagun!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide