Eskolarteko ziklokrosak indarrez hasiko du urtea Aiaraldean. Larunbat honetan 7 eta 14 urteko umeei emango diete aukera euren abilezia neurtzeko, 11:00etan Ellakurin prestatuko duten zirkuituan.
Jadanik 140 haurren izen-ematea lortu badute ere, antolatzaileek gogoratu dute ziklokrosaren praktika gozatzeko, lehen aldiz probatzeko edota lehiatzeko, ez dela beharrezkoa talde edo klub batean egotea.
Hain zuzen, txirrindula, eskularruak, kaskoa eta helbide honetan inskripzioa betetzea dira baldintza bakarrak.
Gainera, hurrengo asteetan hitzordu gehiago antolatu dituzte. Urtarrilaren 27an Amurrion; eta otsailaren 3an eta 24an, aldiz, berriro Laudion.