Pertsona bat zauritu da Laudioko Izoria kaleko etxebizitza batean piztutako sutean. Zaurituak erredurak ditu suaren ondorioz eta Galdakaoko ospitalera eraman dute artatzera. Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, ez dute erreduren larritasun mailaren gaineko informaziorik.

Poliziak Aiaraldea Komunikabideari zehaztu dionez, 19:55ak aldera jaso dute abisua. Etxebizitza bloke osoa hustu dute, beheko aldean dagoen akademia barne.
20:20etarako sua itzalita zegoen, baina bizilagunak ezin izan dira berehalakoan sartu, ke guztia kentzen ari baitira suhiltzaileak. Albiste hau idatzi den unean (20:45) egoera oraindik ez da guztiz bideratu zentzu horretan, jada arriskurik ez dagoen arren.