ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko urt. 19a, 20:28

David Hernandez laudioarraren heriotzak bultzatuta, milaka lagun atera dira kalera ozen salatzeko osasun sistema publikoan egindako murrizketek "bizitzak jokoan" jartzen dituztela. JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, azken hamarkadan eskualdean eginiko manifestazio handienetako bat burutu dute gaur.

Atsekabetuta eta haserre, Laudioko kaleetara atera dira milaka lagun, osasun sistema publikoaren defentsan. Iragan asteko David Hernandez 42 urteko laudioarraren heriotzak samina hedatu du eskualdean, eta Osakidetzako murrizketen aurrean "aski da" oihukatzeko mobilizatu dira herritarrak; azken hamarkadan Aiaraldean egon den manifestazio jendetsuenetariko batean.

JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, Laudioko Herriko plazatik abiatu da manifestazioa 18:30ean. Anbulatoriora jo dute, Hernandezen heriotzak Osakidetzaren gaineko alarma guztiak piztu dituela salatzeko.

Osasun sistema publiko duina aldarri

"Osasun zerbitzu kaxkarrek jokoan jartzen dituzte gure ongizatea eta bizitzak. Duela astebeteko gertakari tragikoa da honen muturreko adibidea", adierazi dute manifestazio amaierako ekitaldian. "Eskualdeko osasun sistemak bizi duen egoera kritikoaren ondorioak, baina, aspalditik sufritzen ari gara. Osasun sektoreko profesionalok pairatzen ditugun behin behinekotasun tasa altuak edota lan karga handiek ez digute uzten lana behar bezala egiten", salatu dute osasun langileen izenean, "lehen Arretako profesionalen kasuan, geroz eta agerikoagoa da giza baliabide gutxiago daudela, eta ez direla nahikoa behar den arreta emateko".

Horren aurrean, "aski" dela aldarrikatu dute, eta osasun sistema publiko duina eskatu dute Aiaraldeko zein gainontzeko eskualdeetako bizilagunentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide