Goxoegia diskoa plazaratu berri du Igor Arzuagak Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Lan horren 2 ale zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak otsailaren 3an, eta hemen parte hartu daiteke zozketan.
Euskara hutsezko 11 abesti bildu ditu sortzaile aretarrak bere azken lanean. Berak idatzi, jo eta ekoiztu ditu kantu guztiak, horietako batean Laura Pelayo txirulariaren laguntza izan duen arren. Nando de la Casa arduratu da masterizazio lanez.