Asteartean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak argi berdea eman zion Laudion 80 etxebizitza eraikitzeko egitasmoari. Udalak laga dizkio erakundeari orubeak eta pisuak Babes Ofizialekoak izango dira, alokairura bideratzeko. Garajeak egingo dituzte lur azpian eta tokiko erakundeari beheko solairuko lokal bat lagako diote gizarte-erabileretarako.
Dena den, proiektua ez da berehala egikarituko eta urteak beharko dituzte horretarako. Hasteko, Visesa sozietateak erredaktatuko du eta eraikuntza prozesua hasi beharko du gero.

Goiko plaza kalean
Eusko Jaurlaritzak berak zabaldu du eraikinen kokapena Goikoplazako inguruetan izango dela eta zenbait hedabidek zehaztu dute 10. zenbakian 24 etxebizitza egongo direla eta gainerako 86ak Odeibar aparkalekuan. Guztira, bizitegi-erabilerako 8.439,87 metro karratu atonduko dituzte.
Laudioko Udalak, momentuz, ez du adierazpenik egingo, asteleheneko udalbatzan landuko baitute gaia.